
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1132
EDIKTUA, 48/10 espedienteari buruzko jakinarazpen-zedularena.
Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Spain Tir Norte Transportes Internacionales, S.A. sozietateak eskatuta Nevisa Inversiones, S.L. sozietatearen aurka bideratu den 48/10 espedientean laudoa eman da 2011ko urtarrilaren hemeretzian (gaia: garraio-kontratu bat ez betetzea). Epaitzak honela dio hitzez hitz:
LAUDOA
«Esandakoa horrela izanik, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Nevisa Inversiones, S.L. enpresak 135,23 euro ordaindu behar dizkiola Spain Tir Norte Transportes Internacionales, S.A. enpresari, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-sariengatik, garraio-kontratua ez baita bete.
Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, nahitaez betearazteko eskatu ahal izango zaio Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiari, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan, eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen artikulu konkordanteetan ezarritakoa betez.
Laudo honen aurka deuseztatze errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, bi hileko epean. Laudo irmoaren aurka berrikuspen errekurtsoa aurkez daiteke, legedi prozesalean epai irmoetarako ezarritakoaren arabera, zeinaren kopia alderdiei bidaliko dien idazkariak. Hori erabaki dugu, eta bere hiru ale izenpetzen ditugu».
Legezko jakinarazpenaren balioa izan dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2012ko otsailaren 7a.
Idazkaria,
MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.
RSS