Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1131

IRAGARKIA, 296/11 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Sandra Henales Gonzálezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (296/11 prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 5 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko maiatzaren 9an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 2765/10 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; 2765/2010 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta barne-sustapeneko eta txanda libreko behin betiko destinoak esleitu ziren fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldean, mediku-kategorian destinoak betetzeko (lanpostu funtzionala: familia-medikua); destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak (2010eko azaroaren 26ko EHAA, 228. zenbakia).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala