
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Kultura Saila
1130
IRAGARKIA, interesdunei 2/2012 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, jakinarazteko dena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzen da.
Aipatu dekretua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.
EBAZTEN DUT:
Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren berri ematea (urtarrilaren 27ko EHAA, 19. zk.). Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultura Ondasun Sailkatua izendatzen da.
Interesdunen zerrenda: Jose Luis Abrisqueta Llanderal (Ortuella).
Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
JOSE LUIS IPARRAGIRRE MUJIKA.
RSS