Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1123

EDIKTUA, 33/2011 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

33/11 berehalako falta-judizioan, epaia eman da, eta honako hau dio, hitzez hitz:

100/11 EPAIA

Irun, 2011ko irailaren 22a.

Nik, José Ignacio Hierro Lage jaunak, Irungo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile titular naizen honek, ikusi eta entzun ditut falta-judizioko autoak, lehenago aipatutako zenbakia dutenak. Alderdiak: Emma María Abello Sánchez andrea eta David Hernández Aguerri jauna izan dira salatzaileak, eta Catherine Marie Renac andrea salatua. Horiek horrela, epai hau ematen dut: Prozedura honetan, Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Catherine Marie Renac andrea kondenatzen dut, bi lesio-faltaren egile izateagatik, erantzukizun kriminala aldatzeko inguruabarrik gabe; hori dela-eta, falta bakoitzeko, 45 egunez, eguneko 2 euroko isuna (180 euro) ordaindu beharko du; kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Zigor Kodearen 53. artikuluan xedatutakoari jarraituz, isuna ordaindu ezean kondenatuak erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: ordaindu gabeko bi kuota bakoitzeko, askatasuna egun batez galduko du (45 egunez galduko du askatasuna).

Catherine Marie Renac andrea kondenatzen dut Emma María Abello Sánchez andreari 30 euroko kalte-ordaina eta David Hernández Aguerri jaunari 208,25 eurokoa ordaintzera.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), 2011ko irailaren 22an.

Eta jasota gera dadin eta Catherine Marie Renac andreari jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala