Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1122

EDIKTUA, 311/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, judizio arruntari buruzko 311/11 prozedura arrunta bideratu da Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Marcia Vieira De Limaren aurka. Prozedura horretan epaia eman da, eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

5/12 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren hamarra.

Nik, Isabel María Viera Limak, Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko ZLUPeko ordezko epaileak, ikusi ditut 30/11 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratu diren judizio arrunteko autoak. Auto horiek Margarita Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak sustatu ditu Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, auzi-ihesean den Marcia Vieira De Limaren aurka. Prozedura horretan ebazpena eman da.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Marcia Vieira De Limaren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 6.155,13 euro; % 17,25ean hitzartutako interesak 2010eko urtarrilaren 30etik, hain zuzen ere, mailegu-kontua -zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita- itxi eta hurrengo egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak; 1.457,53 euro; % 12,95ean hitzartutako interesak 2010eko urtarrilaren 26tik, hain zuzen ere, mailegu-kontua -zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita- itxi eta hurrengo egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutakoak.

Eta Marcia Vieira De Lima demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala