Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1121

EDIKTUA, zaintza eta babesari eta elikagaiak erreklamatzeari buruzko 424/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 424/09, seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurriak.

Demandatzailea: Carolina Lopez.

Abokatua: Mabel Petite Lorenzo.

Prokuradorea: Arcocha.

Demandatua: Jorge Daniel Avalos.

Gaia: zaintza eta babesa eta elikagaien erreklamazioa.

Aipatu judizioan epaia eman da 2011ko martxoaren 24an. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza:

«M.ª del Carmen Aznar Planak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako zaintza eta babesa eta elikagaiak erreklamatzeko 424/09 hitzezko judizioaren autoak. Judizioa Arcocha prokuradoreak sustatu du Carolina Lopez andrearen izenean eta odezkaritzan, Petite Lozano abokatuak lagunduta, Jorge Damiel Avalosen aurka eta 1121XXXX semeari dagokionez. Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egiten dut 1121XXXX semeari dagokionez Petite Lozano abokatuak lagunduta Carolina Lopez andrearen izenean eta ordezkaritzan Arcocha prokuradoreak sustatu duen demanda, Jorge Damiel Avalos jaunaren aurkakoa. Fiskaltzak parte hartu du. Ondorioz, honako hau erabakitzen dut:

1.- Amari -Carolina López- esleitzen zaizkio semearen zaintza eta babesa. Guraso-ahala, berriz, bi gurasoek izango dute, eta aitari bisita-erregimena ezartzen zaio.

2.- 250 euroko elikadura-pentsioa ezartzen da 1121XXXX -rentzat».

Jorge Daniel Avalos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2011ko martxoaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala