Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1120

EDIKTUA, 6/2011 zenbakiko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

6/2011 falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

Nik, Saioa Irigaray del Molino andreak, Eibarko eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko ordezko epaileak, ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi eta entzun dut 6/11 berehalako falta-judizioari dagokion auzi hau, Mous Abdennacer jaunaren aurka bideratu dena epaitegi honetan, ustezko ebasketa-falta eta ordena publikoaren aurkako falta bat direla-eta (agintaritzaren agenteekiko desobedientzia-falta arin bat egiteagatik). Fiskaltza izan da akzio publikoaren ordezkari eta defendatzaile; alderdi salatzaile kaltetua Iker Basaras Azpeitia izan da. Gainerako inguruabar pertsonalak autoetan jasota daude.

Mous Abdennacer kondenatzen dut:

- Zigor Kodearen 623.1 artikuluan jasotzen den ebasketa-falta baten egile denez, 30 egunez eguneko hiru (3) euro ordaintzera kondenatzen dut (90 euro). Isuna ordaindu ezean, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasuna kenduko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa (Zigor Kodea, 53. artikulua).

- Ordena publikoaren aurkako falta baten egile denez (agintaritzaren agenteekiko desobedientzia-falta arin bat egiteagatik) 20 egunez eguneko hiru (3) euro ordaintzera kondenatzen dut (60 euro). Isuna ordaindu ezean, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasuna kenduko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa (Zigor Kodea, 53. artikulua). Prozesuaren kostuak, halakorik egonez gero, demandatuari ezartzen dizkiot.

Halaber, erantzukizun zibila dela-eta Iker Basaras Azpeitia salatzaile kaltetuari kalte-ordainak ordaintzera kondenatzen dut Mous Abdennacer jauna. Epaia betearazteko epean zehaztuko da zenbatekoa, ebasketaren ondoren telefono mugikorretik egindako bi deiek eragindako gastuen zenbatekoa behar bezala egiaztatu eta gero, hain zuzen.

Horrela jasota gera dadin, Mous Abdennacer-i jakinarazpena egiteko balio izan dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako abenduaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala