
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
1119
EDIKTUA, 1399/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1399/10 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Banco Santander SA.
Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.
Prokuradorea: Ors.
Demandatua: Mihaita Romulus Gainuta.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, 2011-10-07an epaia eman zen, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Banco Santander SA sozietatearen izenean eta ordez Ors Simón prokuradoreak aurkeztu duen demanda baiesten dut, Mihaita Romulus Gainutaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatzaileari 4.820,39 euro ordaintzera kondenatzen dut aipatu demandatua, gehi hitzartutako interesak eta sortutako kostuak.
Mihaita Romulus Gainuta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko abenduaren 2a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS