
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bergarako Lehengo Auzialdiako eta Instrukzioko 3 ZK-ko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1118
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 441/10 prozeduraren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 441/10 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Dolores Ortube Portilla.
Abokatua: Maider Morras Azpiazu.
Prokuradorea: Barriola.
Demandatua: Corneliu Adrian Spicsuk.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, 2012-01-10ean epaia eman zen, eta honako hau da bere epaitza:
Baietsi egin dut Barriola Prokuradore jaunak Dolores Ortube Portilla andrearen izenean eta ordez jarritako demanda. Horrenbestez, dibortzioz deseginda deklaratzen dut, legezko ondorio guztietarako, Dolores Ortube Portilla andrearen eta Corneliu Adrian Spicsuk jaunaren arteko ezkontza.
Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.
Corneliu Adrian Spicsuk demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS