Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1117

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 285/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 285/2011 hitzezko judizioa bideratu da, zenbateko bat erreklamatzeko, Banco Santander SAk eskatuta, Sumara Barbosa Cavalheiro-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

124/11 EPAIA

Epailea: Maria Jesús Boedo Escribano andrea.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander SA.

Abokatua.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Sumara Barbosa Cavalheiro.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: betebeharrak-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Guztiz baiesten da Banco Santander SAk Sumara Barbosa Cavalheiro andrearen kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, alderdi demandatua kondenatzen dut demanda aurkeztu duen banketxeari honako hauek ordaintzera: 2.297,22 euro, tronkoarenak; gehi itundutako berandutza-interesa (urteko % 19,95) kontua itxi eta hurrengo egunetik -hau da, 2011ko irailaren 5etik- guztiz ordaindu arte. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai horren bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Sumara Barbosa Cavalheiro demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala