
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Kultura Saila
1116
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zinema-aretoek digitalizatzeko laguntzen 2011ko deialdiko enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.- 2011ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten 2011 ekitaldirako, Autonomia Erkidegoen bitartez, zinema erakusketarako aretoei laguntzak emateko.
2.- 2011ko urriaren 27an argitaratu zen EHAAn 2011ko urriaren 26ko Kulturako sailburuaren Agindua, zinema-aretoak digitalizatzeko laguntzak arautzen dituena.
3.- Aipaturiko 2011ko urriaren 26ko Aginduaren 10.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzak esleitzeko ebazpena interesdunei jakinarazteaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Kulturako sailburuaren 2011ko urriaren 26ko Aginduaren babesean emandako laguntzen enpresa onuradunen eta ukatutako eta artxibaturiko eskaeren zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)
RSS