
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
1114
EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 30ekoa, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da 2011ko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (Agindu horren bidez, EAEko Kooperatiba Sozietateetan eta Lan Sozietateetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak ezartzen ziren).
Diru-laguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 12.4 atalean dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2011ko ekainaren 3ko Aginduaren arabera laguntzak eskatu ondoren onartu diren diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, erabaki honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 30a.
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,
FELIPE YARRITU DIAZ.
(Ikus .PDF)
RSS