
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1110
AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen espedienteak ikusi dira. Agindu honen eranskin gisa agertzen dira.
Aipatutako espedienteei buruzko txostena egin dute arloko erakunde eskudunek.
Arau hauek ikusi ditugu: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta -2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.- Jaso egiten da agindu honen I. eranskinean Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
2. artikulua.- Donostiako Haurreskola-Antiguo (Kodea.: 20014179) eta Donostiako Haurreskola-Landetxe (kodea.: 20013254) batu egin dira, eta hortik Haurreskola Donostia-Antiguo-Landetxe (Kodea.: 20014325) sortu da; eta ondorioz haiek kendu egiten dira.
3. artikulua.- Donostiako Haurreskola-Prim (Kodea.: 20014180) y Bilboko Haurreskola-San Inazio-Intxixu (Kodea.: 48016844) haur-eskolen izen espezifikoak eta helbidea aldatzea baimentzen da; eta aurrerantzean honako hauek izango dituzte: Donostiako Haurreskola-Urbieta-Urdaneta, Donostiako Urnieta kaleko 11; eta Bilboko Haurreskola-San Inazio, Bilboko Asturias kaleko 9A. Halaber, baimen ematen da Orendaingo Haurreskola (Kodea.: 20013126) Oregaingo Kaskogain 35era eramateko, eta bai Etxebarriko Haurreskola (Kodea.: 48016042) Etxebarriko Bekosolo parkeko 2.era eramateko ere.
4. artikulua.- Argitaratu egiten da agindu honen II. eranskinean Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda.
5. artikulua.- Haur-eskolak espazioak eta instalazioak izan behar dituzte eta legerian ezarritakoa bete.
6. artikulua.- Haur-eskola bakoitzean jardunean diharduen gehienezko unitate-kopurua ikastegiak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan beharko duela. Unitate horiek zero urtetik urte batera, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat izango dira, gelek adin-tarte bakoitzarentzat zein baldintza bete behar dituzten kontuan izanik.
7. unitatea.- Abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak ezarriko du unitate bakoitzaren gehienezko edukia, adin-tarteen arabera.
8. artikulua.- Eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jarduneko unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du; eta, horretaz gain, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen dira irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.
9. artikulua.- Ikastetxeek Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
10. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da Haurreskolak Partzuergoa, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 25eko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
RSS