
49. zk., 2012ko martxoaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Herrizaingo Saila
1109
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendariarena; honen bidez argitara ematen da ustiaketa-baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Joko-makina eta -sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, betiere.
Azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuaren bidez, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartu zen; dekretu horren xedapen gehigarrietatik hirugarrenak urteroko prozedura bat ezartzen du, ustiaketa-baimen kopurua ezartzeko; izan ere, urte naturalean zehar, B tipoko makinetan zenbat baja izan, horrenbestekoa izango da baimen kopurua.
Ondorioz, behin ustiaketa-baimenak eskuratzeko eskabideak aurkeztuta, hau da, 2011. urtean baja hartu duten baimenei dagozkienak aurkeztuta, bada, aintzat harturik eskabideak gutxiago direla baja izandako baimenak baino, otsailaren 14an emandako ebazpenen bidez, epe barruan aurkeztutako eskabide guztiei esleitu zaie baimena.
Esleipenaren berri enpresa esleipendunei jakinarazteaz gain, Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak egokitzat jo du prozesuaren emaitza EHAAn argitaratzea, prozesuari ahalik eta zabalkunde handiena emate aldera.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- B tipoko makinak ustiatzeko baimenak esleitzeko prozesuaren emaitzak argitara ematea, betiere Joko-makina eta -sistemen Erregelamenduko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera. Emaitza horiek ebazpen honen eranskinean daude jasota.
Bigarrena.- Esleipendunei esleipen-ebazpenaren berri jakinaraztea.
Hirugarrena.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuordeari, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.
Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko zuzendaria,
SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.
(Ikus .PDF)
RSS