Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2012ko otsailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
784

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Fundacion Jesus Maria de Leizaola Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Francisco José Zubiaur Gallego jaunak -Fundazioaren Patronatuko idazkari legetxe- 2011ko abenduaren 16an izenpetutako eskabidea sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean, hots, Fundacion Jesus Maria de Leizaola Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea. Eskabide-idazkiari eskrituraren baimendutako kopia bikoitza itsatsi zitzaion, zein Bilboko notario Juan Benguria Cortabitarteren aurrean egiletsi baitzen 2011ko urriaren 20an (protokolo zenbakia: 1200). `Eskritura horren bidez publiko egiten da Fundazioaren Patronatuak 2011ko irailaren 30ean hartutako erabakia (titulu publikoan dago jasota), zeinen bidez aldatu egiten baitira fundazioaren estatutuak; zelan-eta, 2011ko irailaren 30ean Francisco José Zubiaur Gallegok -Patronatuko idazkari denez- Fundazioaren presidente José Antonio Dorronsoro Barberenaren oniritziarekin Bilbon emandako ziurtagirian jasotako moduan.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan. Aplikagarriak diren estatutu-xedapenei ere egokitzen zaie estatutuen aldaketa.

Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Bilboko (Bizkaia) Fundacion Jesus Maria de Leizaola Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onartzea, zein Patronatuak onartu baitzuen 2011ko irailaren 30ean.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutu-aldaketa hori inskribatu dadila agintzea agindu honen egun berarekin, eta Bilboko notario Juan Benguria Cortabitarteren aurrean 2011ko urriaren 20an egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 1200).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala