Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2012ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
742

EDIKTUA, 130/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak.

Fede eta lekukotza ematen dut:

130/10 falta-judizioan, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

Nik, Saioa Irigaray Del Molino andreak, Eibarko eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko ordezko epaileak, ahozko eta jendaurreko judizioan ikusi eta entzun dut 130/10 falta-judizioari dagokion auzi hau, epaitegi honetan bideratu dena, irain eta mehatxuagatiko ustezko falta bat dela-eta. Alderdi salatzailea Ignacio Pelayo Legarreta jauna izan da, eta salatua, Arkaitz Galvan Cortes jauna (gainerako inguruabar pertsonalak autoetan jasota daude).

EPAITZA

Irain-falta baten eta mehatxu-falta baten egile den aldetik, Arkaitz Galvan Cortes jauna kondenatzen dut hamabost eguneko isuna ordaintzera falta bakoitzeko, eguneko kuota 4 eurokoa izanik; hortaz, falta bakoitzeko, 60 euroko isuna ordaindu beharko du, eta, guztira, 120 euro. Gainera, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, egun bateko askatasuna kenduko zaio, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik (Zigor Kodearen 53. artikulua). Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu beharko ditu, halakorik izanez gero.

Horrela jasota gera dadin, Arkaitz Galvan Cortesi jakinarazpena egiteko balio dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako azaroaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala