Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2012ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
734

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011. urterako Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzeko dena, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Dekretu horren xedapen gehigarrien bitartez, 2011ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria deitzen da, gizarte zientziak eta humanitate modalitatean.

Azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.- Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria, Dekretu honen 1.2 artikuluak ezarri duenaren arabera dagokion modalitatean, ebazteko.

2.- Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaikideak euren jardun-eremuetan izen handia dutenak izan behar dute; bost-zazpi kide izango dira, eta horietako bat epaimahaiburua izango da.

Epaimahaiko osatzean, ahal den neurrian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunezko printzipioa errespetatuko da, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen -Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldekoaren- 20.6 artikuluaren arabera.

3.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez, epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2011. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaikide izendatzea, Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.

2. artikulua.- Agindua hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

3. artikulua.- Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala