Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2012ko otsailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
733

AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta FAPACNE elkartearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Izendapenean finkatutako baldintzak aldatu direnez, Rafael Andrés Barruso jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.- Haren ordez, eta kargu horretan egon beharreko denbora bete arte, Asunción Eguren Cendoya andrea izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala