Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2012ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
726

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileentzako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak ematea ebazten da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko uztailaren 14ko bileran (abuztuaren 4ko EHAA) erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako langileentzako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egitea.

Deialdiaren 12. artikuluak dioenez, Hobetuz-ek aztertuko ditu aurkezten diren eskaerak, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egingo dizkio beharrezko proposamenak, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak ebazpena eman dezan; eta erakunde onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Aipatutako aginduaren 11. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera baloratu dira eskaerak. Eman beharreko laguntzak zehazteko, agindu horretako 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa hartu da kontuan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei diru-laguntzak ematea (guztira, 20.550.000 euro), onartutako prestakuntza-planak garatzeko, eranskin horretan adierazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.- II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala