Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2012ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
669

IRAGARKIA, «Gipuzkoako Osasun Barrutiko Debagoieneko eta Bizkaiko herri mugakideetako pazienteak errehabilitatzeko zerbitzu anbulatorioak -1. eta 2. lotea-» kontratatzeko espedientea esleitu dela argitara emateko dena (Espedientea: 7/2012-G.S.P.).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza. Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: 7/2012-G.S.P.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Helburua: Gipuzkoako Osasun Barrutiko Debagoieneko eta Bizkaiko herri mugakideetako pazienteak errehabilitatzeko zerbitzu anbulatorioak.

c) Loteak: bai, 2.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpide.

d) Esleipen-irizpideak:

Formula bat aplikatuz: prezioa: 51 puntu.

Balio-iritzien bidez: beste 49 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: 260.560 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.- Esleipenak.

a) Eguna:

1. eta 2. loteak: 2011-12-16.

b) Kontratistak:

1. eta 2. loteak: CRF Amostegui SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenen zenbatekoa:

1. eta 2. loteak: 221.476 euro.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 12a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ENRIQUE ALAMILLO GASCÓN.


Azterketa dokumentala