Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
529

IRAGARKIA, Barakaldoko Kareaga pabiloiko artxibategirako apalategi finko eta mugikorrak eskuratu eta instalatzeko kontratazioa egiteko dena (Espedientea: S-001-DJAP-2012).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: S-001-DJAP-2012.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula berezien pleguko karatulan zehaztutakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide erabiliko dira.

- Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu. Aplikatuko den formula: eskaintzarik merkeenak 70 puntu jasoko ditu eta gainontzekoei formula hau aplikatuko zaie: aztertutako eskaintzaren puntuazioa hauxe izango da: eskaintzarik merkeena bider hirurogeita hamar zati aztertutako eskaintza.

- Entregatu eta instalatzeko epea. Haztapena: 20 puntu. Formula: egun-kopuru txikiena duen epea eskaintzen duenak 20 puntu jasoko ditu eta gainontzekoei formula hau aplikatuko zaie: aztertutako eskaintzaren puntuazioa hauxe izango da: eskaintzarik onenak eskaintzen duen egun-kopurua bider hogei zati aztertutako eskaintzak eskaintzen duen egun-kopurua.

- Berme gehigarria: 10 puntu administrazio-klausula berezien pleguko karatulan deskribatutako azpi-irizpideekin eta haztapenarekin.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: hirurogei mila (60.000) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 00.

e) Telefaxa: 945 01 90 29.

f) E-maila: i-sola@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko otsailaren 27a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula berezien pleguko karatulan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 28ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal, «A» eta «B», aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula berezien pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamenak irekitzen direnetik bi hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

Judizio-balioaren arabera kuantifikatu beharreko irizpideen «B» gutun-azalak irekitzea:

- Entitatea: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Data: 2012ko martxoaren 6a.

- Ordua: 12:00.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan azaltzen dira.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: ez da bidali behar.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 18a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.


Azterketa dokumentala