
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
376
IRAGARKIA, 421/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Blanca Moreno Barenguer andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (421/11 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2011ko uztailaren 22an hartutako Erabakiaren aurka; izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 193/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; 193/2011 Ebazpenaren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda libreko destinoak esleitu ziren administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldean, administrari laguntzaile kategorian; destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak. 2008ko LEP.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 26a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS