
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
374
IRAGARKIA, 412/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Laura Luján Zabaleta eta Alfredo Ibarra Solloak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela (412/11 prozedura laburtua) Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak uztailaren 22an hartutako Erabakiaren aurka. Izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 824/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta txanda libreko destinoak esleitu ziren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten menpeko/operarioen lanbide-taldean, zerbitzuetako operarioaren kategorian.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 26a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS