
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
372
EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko prozeduren amaiera jakinarazteko dena.
Hona hemen Felipe Yarritu Diazek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, eman duen
EDIKTUA
Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen prozeduraren amaiera ezin izan da jakinarazi, espedienteko helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpen-ondoriotarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuk egon direlako. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunei jakinarazten zaie jasotako laguntzarako eskubidea kendu dien ebazpena eman dela ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza-emaileen babesean. Horregatik, laguntza itzuli egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; bi hilabete izango dituzte horretarako, egintza hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espediente horiek interesdunen eskura daude, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 p.k., Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Hori dela eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala aginduta dago, 4/1999ko Legearen idazkeraren arabera (lege honek 30/1992 Legea aldatu zuen), Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 48. eta 114. artikuluetan eta artikulu bateragarrietan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 14a.
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,
FELIPE YARRITU DIAZ.
(Ikus .PDF)
RSS