
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
371
IRAGARKIA, Tolosako Inmakulada Ikastetxea, S. Coop. kooperatiba sozietateak herri-onurako izaera jasotzeko espedienteari buruzkoa.
Hona hemen Felipe Yarritu Díaz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, egindako
IRAGARKIA
Tolosako Inmakulada Ikastetxea, S. Coop. kooperatiba sozietateak, herri-onurako izaera aintzatesteko eskabidea aurkeztu du, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren babesean. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, jendaurrean jartzeko aldi bat irekitzen da, interesdunek espedientea aztertu eta egoki derizkien alegazioak egin ditzaten, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 12a.
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,
JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.
RSS