Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
369

IRAGARKIA, 2011ko abenduaren 14koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariarena; horren bitartez, Ikea Iberica, SA sozietateak sustatuta, Barakaldo udalerrian estalkien gaineko 800 kW-eko eguzki-instalazio fotoboltaikoa ezartzeak ingurumenean duen inpaktuari buruzko proiektua eta azterlana jendaurrean jarri dira.

Barakaldo udalerrian 800 kW-eko eguzki-instalazio fotoboltaikoa ezartzea, Ikea Iberica, SA-k sustatuta.

Erref.: RE 48/399-f LUI/SM.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren (2002-12-23ko EHAA) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2008-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta testu beraren Azken Xedapenen arteko Lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduko 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko (2008-01-26ko BOE) 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko (1998-03-27ko BOE) 3/1998 Legean aurreikusitakoari dagokionez, jendaurreko informaziopean jartzen da honako instalazio hau, eskatzailea Ikea Iberica, SAdelarik.

Proiektuen Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilearen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz eta kontuan izanik goragoan esandakoa, beherago zehaztutako instalazioaren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean erakutsiko dira, betiere egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal daitezen. Delako instalazioa: Barakaldo udalerrian, «Ikea Iberica, SA»k sustatutako 800 kW-eko eguzki-instalazio fotoboltaikoa, estalkien gainekoa.

Azaldutako instalaziorako administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuari buruzko deklarazioa eskatzen dira.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23. zenbakiko 5. solairuan dagoen Lurralde Ordezkaritzan edo dagokion udalean proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana aztertu ahal izateko, eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean.

Bilbao, 2011ko abenduaren 14a.

Lurralde ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala