Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
365

EDIKTUA, 33/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

71/11 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamaikako apirilaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Jon Canton Rogado.

Abokatua: Luis Antonio Ruiz de Larrinaga Benavides.

Prokuradorea: María Mercedes Botas Armentia.

Alderdi demandatua: Pedro Jesus Moreno Sepulveda.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Jon Cantón Rogadok aurkeztua, Botas prokuradore andreak ordezkaturik eta de Larrinaga letratuak lagundurik. Demanda hori Pedro Moreno Sepúlveda auzi-iheslariaren kontra aurkeztu zen.

Beraz, Pedro Moreno Sepúlveda jauna kondenatzen dut Jon Cantón Rogadori ondokoak ordaintzera: 5.729,20 euro gehi kopuru horren legezko interesa, 2011ko urtarrilaren 3tik ebazpen hau ematen denera bitartekoa.

Emaitzari aplikatuko zaio epaiak exekutatzeari dagokionez Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluak dioena, ebazpen honetan adierazitakoa norbere borondatez Prozedura Zibilaren Legearen 548. artikuluan ezarritako epean bete ezean behintzat.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 02 0033 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako apirilaren hemeretzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala