
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
364
EDIKTUA, 1556/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1556/10 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Donostiako San Frantzisko kaleko (56 zenbakia) jabekideen erkidegoa.
Abokatua: Ana Isabel Lopez Casarrubios.
Prokuradorea: Margarita Alcain Goicoechea.
Demandatua: José Marrodán Saenz jaunaren eta bere emazte Ascensión Balmaseda andrearen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak.
Gaia: hitzezko judizioko demanda.
Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:
Oso-osorik baietsi dut Margarita Alcain Goicoechea prokuradoreak San Frantzisko kaleko (56 zenbakia) jabekideen erkidegoaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José Marrodán Saenz jaunaren eta bere emazte Ascensión Balmaseda andrearen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurkakoa. Demandatuak auzi-jartzaileari 501,09 euro (bostehun euro eta bederatzi zentimo) ordaindu beharko dizkio.
Demandatuei ezartzen zaizkie prozedura honetan sortutako kostuak, baldin eta sortu badira.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Demandatu José Marrodán Saenz jaunaren eta bere emazte Ascensión Balmaseda andrearen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak ediktu bidez jakinarazitako aurkaratze-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS