Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
363

EDIKTUA, errentamenduari buruzko 1349/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1349/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Manuel Eduardo Vaca Miguel eta Francisco Bilbao Alvarez.

Abokatua: Gonzalo Arechederra Urquidi eta Gonzalo Arechederra Urquidi.

Prokuradorea: Gallego eta Gallego.

Demandatua: Eduardo Martinez Delgado, Luis Miguel Soto Valle eta Maria del Carmen Iturri Goikoetxearen jaraunsleak.

Gaia: errentamenduak.

Judizio horretan, 2009ko urtarrilaren 13an epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Gallego Castañiza prokuradoreak Francisco Bilbao Alvarez eta Manuel Eduardo Vaca Miguelen izenean eta ordezkaritzan, María del Carmen Iturri Goikoetxea, Luis Miguel Soto Valle eta Eduardo Martínez Delgadoren jaraunsle ezezagunen aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatzaileei modu solidarioan honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 48.070,19 euro gehi zor diren zenbatekoen urteko % 12ko interesak, zorpeko zenbatekoak ordaindu beharra sortzen denetik harakoak. Kosturik ez da ezartzen.

Luis Miguel Soto Valle demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko azaroaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala