Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
362

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 301/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 3011/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Emiliano Urraca Robledok eskatuta hasi da, Adela Da Chiguichon Ruiz-en aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

516/11 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Emiliano Urraca Robledo.

Abokatua: Maria Eugenia Garcia Abendaño.

Prokuradorea: Marta Ezcurra Fontan.

Alderdi demandatua: Adela Da Chiguichon Ruiz.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egin dut Marta Ezkurra Fontán prokuradoreak, Emiliano Urraca Robledo jaunaren izenean eta ordez, aurkezturiko demanda, auzi-ihesean den Adelaida Chigüichon Ruiz andrearen aurkakoa. Hortaz, aipatutakoek egindako ezkontzako dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0479. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Adela Da Chiguichon Ruiz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako abenduaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala