
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bizkaiko Probintzia Auzitegia
361
EDIKTUA, apelazio-errekurtso arruntari buruzko 202/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazioa, prozedura arrunta, 202/11.
Errekurtso-egilea: Joseba Cimavilla Lecosais eta Maria Pilar Fernandez Lecosais.
Abokatua: Jose Maria Ilardia Galligo.
Prokuradorea: German Ors Simon.
Errekurrituak: Ana Julia Badiola Lecosais, Jose Antonio Badiola Lecosais, Manuela Badiola Lecosais, Maria Pilar Antonia Badiola Lecosais, Primitivo Cimavilla Duque, Asier Cimavilla Lecosais, Karmele Cimavilla Lecosais, Maria del Mar Cimavilla Lecosais, Ainhoa Corcuera Lecosais, Gonzalo Corcuera Lecosais, Jose Ignacio Corcuera Lecosais, Julia Corcuera Lecosais, Rosario Corcuera Lecosais, Julia Lecosais, Francisco Lecosais Gastelu, Marcos Lecosais Gastelu, Amaya Lecosais Murgoitio eta Jose Lecosais Murgoitio.
Gaia: erkidego bat azkentzea.
Judizio horretan, 2011ko irailaren 29an epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:
«Erroilu honen jatorria ere baden 2010eko urriaren 4ko 611/09 Prozedura Arruntaren autoetan, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak emandako Epaiaren aurka, Pilar Fernandez Lecosais-en eta Joseba Cimavilla Lecosais-en ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten dugu. Gora jotze honen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen zaizkio; galdu egiten da eratutako gordailua.
Ebazpen hau irmoa da eta beraren aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.
Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio.»
Julia Lecosais eta Maria del Mar Cimavilla Lecosais demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko azaroaren 28a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS