Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
360

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Peñacerrada-Urizaharrako udalerriko (Araba) «Santutis» deritzon A) Sekzioko baliabideen aprobetxamendurako baimenaren titularra den Ofitas de San Felices SA merkataritza-sozietatea ordeztuz Iñigo Ajuria Gómez jaunak baliabideak birsailkatzeari dagokionez sustaturiko eskabidearen behin betiko onarpena deklaratzen da.

1.- 2011ko urriaren 28an, Energia eta Meategien Zuzendaritza honetan sartu zen aurkezturiko idazkia -arestian adierazirikoa-, C) Sekzioko baliabideak Ustiatzeko Zuzeneko Emakidari Baimena -aurreko paragrafoan agerturikoa- birsailkatzeko eskatuz, A) eta C) sekzioak osatzeko balioespen-irizpideei buruzko urtarrilaren 27ko 07/1995 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarririko baldintzak betetzen dituelako.

2.- Arestian aipaturiko 107/1995 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren b) idatzi-zatian ezartzen da, a contrario sensu, C) Sekzioaren barnean hartzen direla mineral-meategiak eta beste hainbat baliabide geologiko, betiere horietatik ateratako produktuen urteko salmenta-balioa 600.000 eurotik gorakoa bada.

3.- Meatzaritzaren Erregimenerako Erregelamendu Orokorra onartzen duen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 70. artikuluak, 85. artikuluari dagokionez, ezartzen du eskabidea behin betiko onetsi ondoren jendaurreko aldi bat irekiko dela eta dagozkion iragarkiak igorriko direla, eskabidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta eraginpeko lurralde historikoko aldizkari ofizialean txerta daitezen, eta hamabost eguneko epean, dagozkion alegazioak egin ditzaten.

4.- Meategien zuzendariaren 2011ko abenduaren 20ko txostenean eskabide hori balioetsi ondoren, eskabidearen aldeko txostena eman da, bertan adierazten diren kontsiderazioekin.

5.- Era berean, eraginpeko udalerriko alkateari ere igorriko zaizkio, dagokion Udaleko iragarki-taulan jendaurrean erakuts ditzaten, interesdun kondizioa duten guztiek espedientean agertzeko aukera izan dezaten, hamabost eguneko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Peñacerrada-Urizaharrako udalerriko (Araba) «Santutis» deritzon A) Sekzioko baliabideen aprobetxamendurako baimenaren titularra den Ofitas de San Felices SA merkataritza-sozietatea ordeztuz Iñigo Ajuria Gómez jaunak baliabideak birsailkatzeari dagokionez sustaturiko eskabidearen behin betiko onarpena deklaratzea.

Bigarrena.- Ebazpen hau igortzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta Peñacerrada-Urizaharrako Udalera ere igortzea, bertako iragarki-taulan erakuts dadin, interesdun kondizioa duten guztiek espedientean agertzeko aukera izan dezaten, hamabost eguneko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Hirugarrena.- Dokumentuak aurkeztu ondoren, espedientea izapidetzen jarraituko da, Legearen 51. artikuluan eta Erregelamendu honetako 70. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki.

Laugarrena.- Ebazpen hau Industriako Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio, eta baita gainerako interesdunei ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala