
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Justizia eta Herri Administrazio Saila
359
AGINDUA, 2011ko azaroaren 21ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Gizabidea» Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2011ko abuztuaren 31n, Justizia eta Herri Administrazioko Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Gizabidea» Fundazioaren estatutuetako 5. artikulua aldatzeko eskabidea, zein Miren Koldobike Erdocia Leturiak izenpetu baitzuen. Eskabide horri, halaber, Arrasateko notario Antonio Román de la Cuesta Galdizek 2011ko abuztuaren 3an emandako eskrituraren (protokolo zenbakia: 633) kopia baimendua eta kopia soila itsatsiko zaizkio.
Bigarrena.- Fundazioen Erregistroak, 2011ko irailaren 12ko idazkiaren bidez, ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari. 2011ko azaroaren 9an sartu zen Justizia eta Herri Administrazioko Sailean Arrasateko notario Iñigo Irache Varonaren 2011ko urriaren 28ko eskrituraren (protokolo zenbakia: 898) kopia baimendua eta kopia soila.
Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako lege-xedapen hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Araudia onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikuluan.
Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatu manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- «Fundación Gizabidea» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea, eta helbidea aldatzea Aretxabaletatik (Gipuzkoa) Arrasatera (Gipuzkoa).
Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, Arrasateko notario Antonio Román de la Cuesta Galdiz jaunak 2011ko abuztuaren 3an emandako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 633) ezarritakoarekin bat etorriz, zein Arrasateko notario Iñigo Irache Varonak 2011ko urriaren 28an emandako beste eskritura batez osatu baitzen.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 21a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS