
16. zk., 2012ko urtarrilaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Euskal Herriko Unibertsitatea
358
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 22koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2011ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011-06-9ko BOE eta 2011-06-6 EHAA).
2011ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez (2011-06-09ko BOE eta 2011-06-06 EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Leire Escajedo San Epifanio, 16054711-K NAN-zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra, jakintza-arloa: Konstituzio Zuzenbidea. kodea: TUC8/1-D00162-15, Saila: Konstituzio Zuzenbidea eta Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia. Ikastegia: Lan Harremanen Unibertsitate Eskola. Leioa. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.
Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2011ko abenduaren 22a.
Errektorea,
Eginkizunak eskuordetuta (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).
Irakasleen errektoreordea,
JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.
RSS