Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Gobernuaren Ordezkaritza
202

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoko arauak haustearen ondoriozko zehapen-ebazpenak jakinarazten dituena.

Herritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa hausteagatik Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ezarritako zehapen-ebazpenak ezin izan zaizkie interesdunei jakinarazi -ondoren aipatzen da nortzuk diren-. Beraz, jakinarazpen balioa izan dezan, zehapen-ebazpen horiek argitara ematen dira, interesdun guztiek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoaren arabera (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretaz gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Ebazpen horrek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, horren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Barne ministroari, iragarki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Errekurtsoa aurkeztuz gero, zentro honi jakinarazi beharko dio.

Zehapen-espedientea Gobernuaren Arabako Ordezkaritzan (Olagibel 1, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dago.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.

Gobernuaren ordezkaria,

MIKEL CABIECES GARCÍA.


Azterketa dokumentala