
9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
200
IRAGARKIA, 2115/11-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketen beste batzuei epea jarri zaiela jakinarazteko dena.
Interesa izan dezaketenei jakinarazi egiten zaie Durangoko Udalak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, 2115/11-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela uztailaren 26ko 182/2011 Dekretuaren kontra. Dekretu horren bidez, behin betiko onespena ematen zaio Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde-plan Partzialari.
Hori dela eta, interesa izan dezaketen hirugarrenei epatzea egiten zaie, baita jakinarazi ere, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 13a.
Lurralde Antolamendurako zuzendaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS