
9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
199
IRAGARKIA, Foresur Celulosas SL enpresari Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko irailaren 16ko Ebazpena jakinaraztekoa; ebazpen horren bidez, enpresa horrek Hernaniko (Gipuzkoa) udalerrian duen instalazioari dagokion berotegi efektuko gasak isurtzeko emandako baimena azkentzea ebazten da.
2011ko irailaren 16ko Ebazpen horren jakinarazpena pertsonalki helarazi nahi izan zitzaion Foresur Celulosas SL enpresari baina ez zen lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunean zenbatzen hasita, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen arazoaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta ondorengo artikuluek xedatzen dutenarekin bat etorriz.
Hori guztia jendaurrean jarri da, interesdunak horren berri izan dezan, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa atera baita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 27a.
Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria,
FRANCISCO OLARREAGA TELLECHEA.
RSS