Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
197

EDIKTUA, 1067/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1067/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gabriel Teodoro Lacalle Ciriza.

Abokatua: Rafael Perez Jimenez.

Prokuradorea: José Antonio Hernández Uribarri.

Demandatua: Nerea Lacalle Bilbao.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut, oso-osorik, Gabriel Lacalle Ciriza jaunaren izenean, Hernández Uríbarri prokuradoreak aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, Nerea Lacalle Bilbao andrea absolbitu egiten dut haren aurka aurkeztutako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot auzialdi honetan sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen diren.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 3418 00 0294946273 (oharrak: 4748 0000 00 1067 10). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nerea Lacalle Bilbao demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko maiatzaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala