
9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
196
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 906/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 906/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Hostelco SL.
Abokatua: Gonzalo Susaeta Solozabal.
Prokuradorea: Fernandez.
Demandatua: Rosa Maria Arroyo Blanco.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, 2011ko abenduaren 15ean epaia eman zen eta honakoa da epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten da Fernández prokuradoreak Hostelco SLren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Rosa María Arroyo Blanco andrearen aurkakoa. Beraz,:
1.- Rosa María Arroyo Blanco andrea kondenatzen dut auzi-jartzaileari 84.207,18 euro ordaintzera. Kopuru horri erantsi behar zaizkio beraren interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen egunera bitartekoak (egun honetatik aurrera guztiz ordaindu arte, legezko interesari bi puntu gehituko zaizkio).
2.- Rosa María Arroyo Blanco andrea kondenatzea auzi-jartzaileari 1.538,30 euro ordaintzera, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan jasotako interesak erantsita.
3.- Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; komunak, erdibana.
Ebazpen honen lekukotza egin bedi, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa liburu honetan geratuko da.
Rosa Maria Arroyo Blanco demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2011ko abenduaren 15a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS