
9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Kultura Saila
194
EBAZPENA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2011ko diru-laguntzak esleitzen dituena.
2011ko maiatzaren 10ean argitaratu zen EHAAn (87. zk.) Kulturako sailburuak 2011ko apirilaren 20an emandako Agindua. Horren bidez entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.- I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.
2. artikulua.- Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten entitateak diruz laguntzea (II. eranskina).
3. artikulua.- III. eranskinean jasotzen diren entitateei diru-laguntzarik ez agintzea, diru-laguntza jasotzeko gutxieneko puntuaziora ez heltzeagatik.
4. artikulua.- Interesatuei ebazpen honen berri ematea.
5. artikulua.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.
6. artikulua.- Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kulturako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
RSS