Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
192

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez erabakitzen baita urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2011ko ekitaldian jasotzeko prozedura. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 9ko Aginduaren bitartez, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2011ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkeztu zen. Dekretuak enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

2011ko uztailaren 4an eskariak aurkezteko epea bukatu zen, eta Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritzan 181 eskari jaso dira. Horietako 107 prozedura arrunterako aurkeztu dira, eta 74, ordea, prozedura errazturako. Bi prozedurak 260/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta 2011ko maiatzaren 9ko Aginduaren 5. artikuluan zehaztuta daude.

Urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera berariaz osatutako Balorazio-Epaimahaiak dagokion ebazpen-proposamena egin du, diru-laguntza emateko irizpideekin eta aurrekontuaren mugekin bat etorriz. Proposamenean zehaztuta daude diru-laguntza eskuratu dezaketen egitasmoak, bai eta ukatutako diru-laguntzak eta horretarako arrazoiak ere; dena aipatutako dekretuaren arabera.

Ingurumeneko sailburuordeak du eskatutako diru-laguntzen onuradun eta zenbatekoen gaineko behin betiko erabakia hartzeko eskumena, aipatu urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 14. artikuluaren arabera.

Honako hauek aztertuta geratu dira: urriaren 19ko 260/2010 Dekretua, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 9ko Agindua, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzak 2011ko ekitaldian jasotzeko deialdia aurkezten duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har aplikagarri den araudia. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ebazpen honetako I. eta III. eranskinetan jasotako enpresei diru-laguntza ematea, bertan jasotzen den proiektuak burutzeko eta zenbatekoengatik.

Aipatutako diru-laguntza eskatutako inbertsioan diruz lagundu daitezkeen gastuen portzentaia da, hau da, inbertsioaren zenbateko garbietan.

Bigarrena.- Ebazpen honetako II. eta IV. eranskinetan jasotzen diren enpresek egindako diru-laguntza eskaria ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.- Agindu honetako V. eranskinean atzera egitea izan duten diru-laguntza eskariak argitaratzea.

Laugarrena.- Onuradunak diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu behar du, ordainketa eskatu aurretik. Prozedura arruntean, gainera, urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 16. artikuluak aurreikusitako baldintza-plegua betetzen duela agiri bidez egiaztatu eta, hala badagokio, diru-laguntzaren gai diren instalazioak aurrez ikuskatu ondoren ordainduko da diru-laguntza.

Bosgarrena.- Onuradunek urriaren 19ko 260/2010 Dekretuaren 18. artikuluan onuradunentzat arautzen diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Seigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, diru-laguntzak emateko jardunbide orotan egon behar duen jakinarazpen printzipioa betetzekotan.

Zazpigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek xedatutakoaren betez.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.

Ingurumeneko sailburuordea,

M.ª ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala