Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2012ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
190

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 16koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Construcciones Villanueva e Hijos 2006 SL entitatea, «Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.

Esp.-zk. / Gaia: SEG/08111

AURREKARIAK

Bat.- Construcciones Villanueva e Hijos 2006 SL entitatearen ordezkaritzak 2011ko azaroaren 5ean eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan: entitate hori profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzeko eskatu zuen datozen espezialitatetan:

- Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A sailkapenean.

Bigarrena.- Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

- Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izanik: El Nocedal kalea, 11 (48800) Balmaseda.

- Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

- Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru.- Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2011ko urriaren 26an ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.

Lau.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako buruak aldeko txostena eman zuen 2011ko azaroaren 3an, Construcciones Villanueva e Hijos 2006 SL aitortutako erakunde gisa onartzeko.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.- Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Hiru.- Halaber, egiaztatuta geratu da Construcciones Villanueva e Hijos 2006 SL delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; bere instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan egonda.

Lau.- Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Construcciones Villanueva e Hijos 2006 SL entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

- Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A sailkapenean.

2.- Entitate hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0099.

3.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.- Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.- Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

6.- Aitortutako entitateek galdu egingo dute Aitortutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 16a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala