Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2012ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
180

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «239/2010 DEKRETUA, irailaren 14koa, Igorre Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Antolamendurako Zati Plana behin betikoz onartzen duena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko akatsak aurkitu dira irailaren 14ko 239/2010 Dekretuaren testuan, baita I: eranskinean ere (2010eko urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 205. zenbakia). Hona hemen zuzenketak:

- Hirugarren xedapen gehigarrian, 2010/4909 (4/80) orrialdean, hau esaten den lekuan:

«Egiturazko Egintzak eta Eragiketa Estrategikoak jasotzen dituzten fitxen edukia, fitxotan funtsezko balio loteslea ematen zaien aspektuez gain, artezpidetzat joko da, zein aintzat hartu eta bete egin beharko baita garapenean zehar».

Hau esan behar du:

«Arau hauen XII. eranskinak (Egiturazko Egintzak eta Eragiketa Estrategikoak) jasotzen dituzten fitxen edukia, fitxotan funtsezko balio loteslea ematen zaien aspektuez gain, artezpidetzat joko da, zein aintzat hartu eta bete egin beharko baita garapenean zehar».

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala