Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2012ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
179

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako langileen plantillak, hau da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Musika Kontserbatorioetakoak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak aldatu zutenak (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA), alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Institutuetako, Goi-Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika Kontserbatorioetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean egokitzeko asmoz, gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera.

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.

Azaroaren 29ko 248/2011 Dekretuaren bidez (abenduaren 12ko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Hain zuzen ere, lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat diren lanpostuak.

Dekretu horretan Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzaketen lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eragindako ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek esku artean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, Agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

1.- Argitara ematea unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako langileen plantillak, hau da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetakoak, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Musika Kontserbatorioetakoak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: Lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: Ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: Beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: Aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) V. eranskina: Baterabiltze- edo integrazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.

f) VI. eranskina: Bateratzeko-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere. Era berean, prozesu honetan eta aurrekoetan lekuz aldarazitako pertsonak zerrendatzen dira, zehaztuta izaera hori zein urtetan lortu zuten.

g) VII. eranskina: Prozesuan parte hartu duten Maisu-Maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.

2.- Langileak birbanatzeko prozesu honek 2011/2012 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala