Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Telesforo de Aranzadi Ikastola Kooperatiba Elkartea eta Haurtxoa Haurtzaindegia Kooperatiba Elkartea
6369

IRAGARKIA, Telesforo de Aranzadi Ikastola Kooperatiba Elkartearen eta Haurtxoa Haurtzaindegia Kooperatiba Elkartearen arteko bategiteari buruzkoa (lehenak bigarrena bereganatuz).

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean LEK) 79.6 artikuluan eta hurrengoetan, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Telesforo de Aranzadi Ikastola Kooperatiba Elkarteak (bereganatzailea) eta Haurtxoa Haurtzaindegia Kooperatiba Elkarteak (bereganatua), bakoitzaren egoitza sozialean 2011ko abenduaren 10ean egindako ezhoiko batzar nagusietan, aho batez hartu zutela bategite prozesua onartzeko erabakia, horrela lehenak bigarren bereganatuz. Bategitea, Euskadiko Kooperatiben Erroldan gordailatutako eta honek kalifikatutako bategite-egitasmo edo proiektuetan jasotako baldintza berdinetan burutzen da, legeak eta estatutek ezarritakoarekin bat etorriz.

Aldi berean, espresuki jakinarazten da baita ere, bategitean parte hartzen duten kooperatiben bazkideek eta hartzekodunek duten eskubidea, lehenak kooperatibatik banatzeko eta bigarrenak akordioei aurka egiteko, LEKaren 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuz.

Bergara, 2011ko abenduaren 12a.

KONTSEILU ERREKTOREKO PRESIDENTEAK.


Azterketa dokumentala