Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
6366

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2011. urteko ediziorako deialdia ebazten duena.

Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2011ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 190. zenbakia, 2011-11-05ekoa), garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2011. urteko ediziorako deialdia egin zuen.

Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan (EHAA, 229. zenbakia, 2008-11-28koa), eta, alde batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan (EHAA, 131. zenbakia, 2008-07-10ekoa), eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan (EHAA, 65. zenbakia, 2010-04-09koa) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2011ko abenduaren 14an Epaimahiak egindako proposamena ikusita (azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren 7. artikuluak eta 2011. urterako deialdiaren bosgarren oinarriak araututako Epaimahia), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- 2011. urteko ediziorako Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria ondoko elkarteari ematea: Fundación FIARE Fundazioa (Fundación de Inversión y Ahorro Responsable); izan ere, gailendu egin baita ondoko arloetan: gizarteratze gaietan pobreziaren aurkako borrokan ekimenak bultzatzeko irizpide etikoetan oinarritutako kudeaketaren bidez giza garapena sustatzea; emakumeen eskubideak defendatzea; eta garapen lankidetzan ekarpen esanguratsuak burutzea.

Bigarrena.- Saritzat oroigarrizko arte-lan bat eta 15.500 euroko zenbateko gordina ematea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Laugarrena.- Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala