Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
6364

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 2koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2011ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzeko (Hedabideak deialdia) Kulturako sailburuak 2011ko maiatzaren 4an emandako Aginduan xedatutakoari jarraituz (2011ko maiatzaren 20ko EHAA, 95. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Adierazitako aginduan finkatutako baldintzaren bat bete ez duten egitasmoak bazterrean uztea (I. eranskina).

2. artikulua.- Adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (II. eranskina).

3. artikulua.- Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.- Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

5. artikulua.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 2a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea ez egoteagatik, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuak lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria,

FRANCISCO ANTONIO MARTÍNEZ DE MARIGORTA GUZMÁN.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala