Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6357

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa arautzen duen (Hedatu programa) 2005eko irailaren 12ko Aginduan ezarritako esparruan, 2012ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduak zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa arautzen du (Hedatu programa).

Aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2012ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, agindu horren 12. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Xedea.

1.- Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2005eko irailaren 12an emandako Aginduaren bitartez arautu zen zientzia, teknologia eta berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzen laguntzeko programa arautzen du (Hedatu programa). Agindu horretan, laguntza batzuk aurreikusita zeuden. 2012ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

2.- Programa hori finantzatzeko 300.000 euro daude, 2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo, kasuak kasu, zenbateko hori handitzetik, betiere prozedura ebatzi baino lehen, ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.

Bigarrena.- Betekizunak.

Eskatzaileek, 2005eko irailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, aipatutako aginduaren 6. eta 7. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.- Eskabideak eta epea.

1.- Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan -Urkixo zumarkalea, 36-4. solairua, Bilbao (Bizkaia Plaza Eraikina)- aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita, eta Interneteko https://www.spri.es/idi/idi.

2.- Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2012ko martxoaren 30ean. Nolanahi ere, laguntzak emateko esleitutako kreditua agortzen bada, arlo horretako eskumeneko Sailburuordetzak administrazio-ebazpena emango du jendeari horren berri emateko, baliabideak zein egunetan agortu diren adierazita. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta une horretatik aurrera aurkeztutako eskabiderik ez da onartuko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen da. Bada, agindu horrekin bat etorriaz, ebazpen honetan aipatutako laguntzak emateko, kreditu egokia eta aski dena izan beharko da Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala