Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6356

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek programa) arautzen duen 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako esparruan 2012ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen da.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak (2008ko abenduaren 23ko EHAA), Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatutakoak, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen du (Gaitek programa).

Agindu horren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako deialdia egitea 2012ko ekitaldirako eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.

Horrenbestez, agindu horren 13. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Helburua.

1.- Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa «Gaitek Programa» arautu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntza-deialdia 2012. ekitaldirako egitea da ebazpen honen xedea. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaz aldatu zen.

2.- Programa hori finantzatzeko 37.900.000 euro daude, 2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.

Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo, kasuan kasu, zenbateko hori handitzetik, betiere prozedura ebatzi baino lehen, ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraikiz. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez. Orobat, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Gaitek programa hori finantzatzen laguntzen du.

2. artikulua.- Eskakizunak.

Deialdiko laguntzak baliatzeko, Gaitek programa arautzen duen Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu beharko da, proiektu eta onuradunei dagokienez.

3. artikulua.- Eskaerak eta epea.

1.- Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen (SPRI) bulegoetan -Urkixo zumarkalea, 36 - 4. solairua, Bilbao (Bizkaia Plaza Eraikina)- aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita, eta Interneteko https://www.spri.es/idi/idi.

2.- Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta 2012ko martxoaren 30ean bukatu.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen da. Bada, agindu horrekin bat etorriaz, ebazpen honetan aipatutako laguntzak emateko, kreditu egokia eta aski dena izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala