Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6351

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 6ko Agindua aplikatuz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko itunpeko ikastetxeei emandako diru-laguntzen berri ematen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 6ko Aginduaren bitartez, irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeari jarraituz, laguntzetarako deia egin zitzaien itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko.

Honako hauek aztertu ditugu: aurkeztutako eskabideak, ebaluazio-txostenak, 2011ko uztailaren 6ko Aginduaren hamargarren artikuluan jasotako esleipen-irizpideak eta agindu bereko bederatzigarren artikuluari jarraituz eratu den balorazio-batzordeak bidalitako ebazpen-proposamena. Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Hezkuntza-premia bereziak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko inbertsio-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren itunpeko ikastetxeei; eranskin horretan azaltzen da zenbat diru ematen zaien itunpeko ikastetxe horiei.

Bigarrena.- 2011ko uztailaren 6ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.

Hirugarrena.- II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza. Izan ere, ez dituzte 2011ko uztailaren 6ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak betetzen.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta beraren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala